KONPLEMENTUAK ZURE EGUNROKO BIZITZAN

2005-12-22

Gaur egun gure bizitzako beharrezkoak diren gauzen barnean sartzen dira. Edozein une eta tokira joateko beharrekoa da poltso bat edo belarritako batzuk edukitzea. Azkenen finean, bakoitzaren jazteko estiloaren zati garrantzitsu bat da.
Bitxien aldetik, gomendagarriak dira, modan dagoen Tous markakoak. Nahiz eta, lehen begiradan denda garesti xamarra iruditu, salneurri guztietako eskaintzak daude. Urrutira joan gabe ere, Donostian bertan aurkitu dezakezue denda.

“FASHION GIRL” BAT IZATEKO BEHARRKEOA DENA

2005-12-20

Zure poltsoan ezin da horrelako telefono mugikorrik falta.
Gogoko baduzu azkeneko tendentziak jarraitzea ezin diozu uko egin.
Nokia 7380 mugikor berria atera du. Baina ez da honekin bakarrik konformatu, gehien saltzen duen kompania honek, beste bi diseinuko mugikor ere kaleratu ditu: 7370 eta 7360. Eskubian ikus dezakezue azken izendatu dugun mugikorra da. Aurreko hirutatik modelo basikoena da eta 200€z bilatu dezakezue. Hondoko mugikorra 7370 modeloa da eta 1,3 megapixeleko kamara du eta akoz ere diseinu politagoa du, baina garestiagoa da300€, hain zuzen ere.

iPod

2005-12-19

Applek mp3 hau atera zuenetik izugarrizko arrakasta izan du mundu osoan zehar. Azkeneko tendentziak jarraitzen badituzu, nahiz eta oso garestia izan, iPod bat ezin da zure poltsoan falta. Kolore eta tamaina ezbedinekoak daude eta gainera, apaintzeko firma haundiko diseinadoreak funda ezeberdinak kaleratu dituzte, zure iPod-a modan egoteko.
200€ inguru balio ditu, baina nahiz eta garestia izan, esan beharra dago 15.000 abesti eta 25.000 inguru ikus eta entzun daitezkela. Beste alde batetik, 150 bideo orduz goza dezukezue.

MONAKO SWAROVSKIREN GALA

2005-12-13

Fashion Rock-eko bigarren edizioa ospatu zen Monakon. Izugarrizko ikuskizuna izan zen eta Swarovskiren errepresentazio garrantzitsua nabarmendu zen, non moda eta Rock & Rollak inoiz baino garrantzi gehiago izan zuten. Festa honetara joan zirenen artean, hoberen jantzitakoen zerrenda honako hau da.
1- Jerry Hall
2- Erin O’ Connor
3- Natalia Vodianova
4- Victoria Beckham

GABONAK GERTU DAUDE ETA EZ DAKIZU ORAINDIK ZER EROSI?

2005-12-12

Ez legoke gaizki kolonia on bat oparitzea, emakumeoi izugarrizko ilusioa egiten baitigute opari horiek. Badakigu batzuetan zaila izaten dela bakotzaren usain egokia asmatzea, bainan hemen ematen dizkizuegu azken urte hauetan gehien saldu diren kolonien izenak:

-CHANEL N5: Hau izan da azken urtetan gehien salduriko kolonia, urtero publizitate on bat izan baitu.
-AMOR AMOR: Iaz Chanel n5 baino gehiago zen.
-CALVIN KLEIN ONE: Aurreko bi koloniak baino freskoagoa da, eta gainera neskak nahiz mutilak erabili dezakete.
-ANGEL: Thierry Muglerren kolonietako bat eta harrakasta izaten jarraitzen du. Usain handiko perfumea da.
-DKNY BE DELICIOUS: DKNYen eskaintza berria da eta oraingoz sarrera ona izan du.

Kolonia hauetaz edo gehiagotaz infomazio gehiago eta erosi nahi ez gero, klikatu hemen.

URREA EZ DAGOELA MODAN?

2005-12-5

Urrea, duela gutxi arte, modaz pasatuta egon da. Baina bada ordua garai batean armairuan utzitako hoiek berriz ere jazteko.
Jarri ezazu urre puntu bat zure eguneroko lookean, sexiago ikusiko zara eta gainera hobeto sentituko zara zure buruarekin. Hori bai, ez kezkatu urrea ez bada benetazkoa, azken finean, garrantzitsuena disdira da.

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here